martes, 20 de octubre de 2015

XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK

    XXI. mendeko eskola gaur egunean daukagun errealitateari erantzuna eman behar dio, baita etorkizunekoari ere, konplexua eta aldakorra den errealitate bati.  IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) menderatzea, hizkuntzen ezagutza, garapen intelektual handia eta aldaketei egokitzeko ahalmena eskatzen duen gaur eguneko munduko errealitatea da. XXI. mendeko eskolaren xede nagusia ikasleen eta eskolaren arteko gertutasuna lortzea da, honen bidez, curriculum-a, ikasleen eta irakasleen ordutegiak, azpiegiturak eta baliabideak antolatzen dira.

«Sortzaile izanda jaiotzen gara —baieztatzen du—, gure adimen naturalaren parte da eta hori da gizakiak beste espeziengandik bereizten gaituena. %80-ko ikaskuntzak 5 urte bete baino lehen ematen dira, adin honen ondoren umeak zer bete, nola eta noizko egin behar duten agintzen hasten zaie. Hau haurrek daukaten sormena oztopatzen du». (Richard Gerver)




·Hezkuntza administrazioaren ikuspegia

1970. urtetik aurrera Espainiak hainbat lege organiko ezarri izan ditu hezkuntza arloan: Ley General de Educación ‘LGE’ (1970), Ley Orgánica General del Sistema Educativo ‘LOGSE’ (1990), Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993), Ley Orgánica de Calidad de la Educación ‘LOCE’ (2002), Ley Orgánica de Educación ‘LOE’ (2006) eta Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa ‘LOMCE’ (2013) izan da azkena.

XXI. mendeko eskolari eragiten dioten legeetan zentratuko gara, LOCE, LOE eta LOMCE.

Ley Orgánica de Calidad de la Educación 2002. urtean aldarrikatu zen Jose María Aznarren gobernuan, hezkuntza hobetzeko eta berregiteko asmoz. Baina, gehiegi berandutu zen lege hau eta 2004. urtean Zapaterok geldiarazi zuen. 

Ley Orgánica de Educación 2006. urtean ezarri zen, lege honen ezaugarri aipagarrienak hauek dira: erlijioa hautazko irakasgaia bihurtzea, herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza irakasgai ebaluagarri eta derrigorrezkoa bilakatu zen. Lege hau zuzenduta zegoen ikaslegoa ahalik eta gutxiena egitera eta hau izan zen kritikarik handiena.

Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (2013), LOE eta LOGSE-ren erreformarako proposamena da lege hau. Erlijioaren irakasgaiari baliotasun akademiko osoa ematen dio, errebalida berreskuratzen du eta unibertsitateko diru-laguntzak murrizten ditu.



·Funtzio asistentziala ala hezitzailea

XXI. mendeko eskolak funtzio asistentziala edo hezitzailea dauka? Funtzio asistentziala aipatzen dugunean umearen babes eta zainketaz arduratzen den funtzioaz hitz egiten ari gara. Nahitaezko eskolatzea baino lehen familiek pentsatu behar dute nork eta nola arduratuko den beraien umeen zainketaz, honen ondorioz, hainbat ekimen, publiko zein pribatu sortzen dira arazo honi irteera emateko. Haur Hezkuntzaren hasiera asistentzial hutsa da eta ez dago pedagogia intentziorik, adibidez: Lan zentroetako haurtzaindegiak. 

Funtzio hezitzailean berriz, xede nagusia heziketa da. Umearen irakaskuntza nahiz garapena sustatzea honen eremu guztietan da Haur Hezkuntzaren helburuetako bat. Horrez gain, haurraren garapen pertsonala bultzatu nahi da prozesu naturalak gehiegi azkartu gabe eta bere nortasuna eraikitzea umearen inguru sozio-kulturala kontuan hartuz. Eredu honetako haur eskolak oinarri pedagogiko sendo bat izan behar dute, sistematikoak izan behar dira eta helburu hezitzaile koherenteak ezarri behar dituzte baita kognitiboak bertan sartuz. Haur eskola ikaskuntza prozesuaren parte bezala kontuan hartu behar da. 

Gure iritziz gaur eguneko haur eskola guztiak bi funtzio hauek bete egin behar dituzte, bai asistentziala bai hezitzailea, umea bere osotasunean garatzeko eta hezkuntzaren hurrengo etapara maila egokiarekin ailegatzeko.



·Ikuspegi kritikoa

Eskolaren helburu nagusia ez da umeari hainbat ezagupen espezializatu irakastea, baizik eta ikasten ikastea, ikasleak autonomia intelektuala lortzera ailegatzea. Hori lortzeko ikuspegi kritikoa garatu behar da, trebetasun kognitiboak landuz, hori gehitzen zaio pertsona bakoitzak egiten duen pentsamenduzko zereginetako ekarpenetan, adimen irekia izatea, ondo egoteko saiakera egitea eta sinesmenei, sentimenduei eta kanpoko ezagupenei sentsibilitatea izatea. 

Hau bilatzen duena zera da, ikasgelan pentsamendu nagusitasuna estimulatzea, ‘’un pensamiento rico conceptualmente, coherentemente organizado y persistentemente exploratorio… cuyos rasgos pueden entenderse como aquellas metas a las que el pensamiento de este tipo siempre tiende a alcanzar y no como aquellas de las que nunca se desvía’’ (Lipman, 1998, p.62). Pentsamendu nagusitasuna fusio bat da pentsamendu kritikoaren eta pentsamendu sortzailearen artean. 
Gaur egun ikuspegi kritikoaren definizio bat ematea zaila da, kontzeptu konplexu bat delako, baina Robert Ennis (1985) autoreak kontzeptua horrela definitu zuen: ikuspegi kritikoa pentsamendu razionala eta erreflexiboa bezala ulertzen da, interesatuta erabakitzeko zer egin edo zer sinetsi. 



·Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena?

Historian zehar hainbat aldaketa eman dira familia eta eskolaren artean. Lehenengo eskolak harreman estua mantentzen zuten bere inguruko gizartearekin, halako gizartea horrelako eskola, hau da, eskolak gizarteari moldatzen zen. Familien eta eskolaren artean patroi berri bat sortu zen erlazio hau konplexuago bihurtzen. Irakasleak gero eta pedagogia metodo espezializatuagoak eta zailagoak erabiltzen hasi ziren, honekin gurasoak urrunduz eta autoritatea galduz beraien haurren heziketan. Familia eta eskolaren ardurak banandu egin ziren, gurasoak beraien umeen jokamoldeaz arduratzen ziren hauek heziz, eta irakasleak berriz, umeak irakatsi behar zituzten irakurketan, idazkeran, matematiketan… 

Horrela, guraso eta irakasleak helburu independenteak jarraitzen hasi ziren, ondorioz beraien arteko erlazioetan gatazkak sortuz. 

Ikuspuntu hau denborarekin aldatuz joan da, gaur egungo eskolak eta familiak ardura eta eragin komunak izanez. Hori dela eta, bi instituzio hauek, bai familia bai eskola, elkarlanean aritu behar dira umearen heziketaren osotasunerako. 

Honen adibide bat da eskoletan gaur egun sortu diren ‘AMPA’ edo guraso elkarteak, eskolaren eta familien arteko komunikazioa hobetzeko agenda erabiltzea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren kasuan (bertan umeak egunean egitean duenari buruzko informazioa agertzen da).




·Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan 

Zeinek dauka lehentasuna? Ikasleen sozializazioa ala ikasketa akademikoa? Biak oinarrizkoak dira umearen garapenean, guztiok dakigu jada zein garrantzitsua diren ikasketa akademikoak, baina hain da garrantzitsua sozializazioa?  

Sozializazioa prozesu bat da non gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona egiten da. Bizitza osoan ematen den prozesua da. 
Giza-garapena ez da posible gizarte bat gabe, pertsonak jaiotzetik honen eraginpean daudelako. Gizarte presioaren ondorioz pertsonak arau sozialak, hizkuntza eta kultura bereganatzen dituzte. Gizakiak ez da isolaturik bizitzen, sozietate baten barne baizik non erlazionatu eta bizi behar duen; honekin sozializazioaren ekintza justifikatzen da. Sozializazioaren helburu nagusia elkarbizitza soziala erraztea eta komunitatearen garapena sustatzea da gizabanako bakoitzak bere rola betetzean.
Sozializazioaren barruan agente desberdinak aurkitzen dira:

-Familia: lehen sozializazio agentea da eta garrantzitsuena. Familiarekin lehenengo harreman sozialak garatzen dira, lehenik amari esker eta gero familiaren beste kideekin.

-Eskola: non umeak bere harreman sozialak eta munduaren ezagupenak zabaltzen ditu, ondorioz, ohiturak eta jokabide sozialak bereganatzen ditu.

Beraz, sozializazioa eta ikasketa akademikoak oso garrantzitsuak dira batak bestea ahalbidetzen duelako.



·Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Lehenengo eskoletan ikasle guztiak pertsona berdinak bezala antzeman eta ebaluatzen zituzten, garrantzi gehiago ematen zitzaion ikasleen bikaintasuna garatzeari eta hauen emaitzei. Baina, gaur egungo eskola garatuz joan da eta ume bakoitzaren gaitasunak eta ezaugarriak garatzea eta kontuan hartzea beharrezkoa dela konturatu da. 

Estatuak curriculum bat ezartzen du ikasle guztientzat, baina badaude ikasle batzuk ez direla curriculum horrek ezartzen dituen minimoetara ailegatzen. Horregatik hauei laguntza eta sostengua eman behar zaie beste ikasleen mailara ailegatzeko eta besteek duten ikasketa-maila lortzeko.



Ondorioak: zuen ustez, zeintzuk dira XXI. mendeko eskolaren xedeak?

XXI. mendeko eskolari buruzko hainbat gai jorratu ondoren argi dago eskola eredu zaharra ez duela baliorik, orain daukagun eskola asko aldatu dela urteetan zehar, eta honekin honen xedeak ere. Gaur eguneko XXI. mendeko eskolak umeak datorren etorkizunari moldatzeko prestatzea dauka xede nagusia. Hainbat informazio kudeatu ondoren hauek dira gure ustez XXI. mendeko eskolaren xede batzuk:


1.- XXI. mendeko hiritarraren formakuntza: Gaur egungo gizartea pertsona kritikoak, sortzaileak, ekintzaileak, sozializatzeko gaitasun handiekin eta lan inguru desberdinei egokitzeko gai direnak eskatzen digu. 


2.- Adimen kolektiboa sortzea: Gizartea gero eta konplexuago bihurtzen ari denez honi aurre egiteko adimen kolektiboa ezinbestekoa da. Gizakia soziala da jaiotzez, horregatik baliatu behar dira sozietate digital honen posibilitateak. 


3.- Umeak nahiz eta mundu teknologiko aurreratu batean jaio ez da pentsatu behar IKT-ak menperatzen dituztenik. 


4.- Sormena garatzea: Beharrezkoa da hezkuntza sistemak aldatzea hauek ikasleen sormena es murrizteko. Hau da, bukatzea kontrolean oinarritutako hezkuntza sistemarekin. Ikaslea sortzaile bezala jaio egiten da eta hezkuntza sistemak baliabideak prestatu behar dizkio sormen hori garatzeko.


5.- Heziketa emozionalaren garrantzia: Heziketa emozionala paper garrantzitsua bete behar du hezkuntza sisteman, umeak gai izateko gradu handiko ongizate soziala eta emozionala eskuratzeko.


6.- Familia, eskolaren eta gizartearen arteko elkarlana: Heziketa ez da instituzioen ardura soilik: sozietatearen edozein lekutan ikas daiteke. Horretarako harremana eta elkarlana egon behar da familia, eskola eta gizartearen artean.


7.- Hezkuntza teorikoa eta praktikoa da: Ikaskuntza ez da bakarrik teorian oinarritzen, praktikak ere garrantzi handia dute. Ikasitako kontzeptuak egunerokotasunean gehitu, nahastu eta praktikan jarri behar dira.


8.- Eskaerari moldatutako formakuntza: curriculuma eraiki behar da bere inguruko gizartearen eskaeren arabera, gizartea eta eskolak elkarlanean curriculuma egokitu behar dute XXI. gizarteak dituen eskaerei. 


Bukatzeko, esan beharra dago hezkuntzaren arlo asko landu egin behar dira XXI. mendeko gizartera eta eskolara moldatzeko, xedeak garatuz joan behar dira gizarteak dituen eskakizunen arabera eta ezin dugu ahaztu umeak hezkuntzaren eta etorkizunaren pieza garrantzitsua direla eta horregatik hauen garapen osoa eta ongizatea bilatu behar dugula.


Maialen Fernández, Priscilla Gonzales eta Patricia Suárez.


Antzinako eskola.















viernes, 2 de octubre de 2015

Ongi etorri!

Gu Priscilla, Patricia eta Maialen gara; 20 eta 21 urteko Haur Hezkuntzako graduko ikasleak. Gasteizkoak gara eta hirurak Haur Hezkuntzako goi-mailako gradu berdinetik gatoz, beraz umeekin esperientzia izateko aukera izan dugu. Blog honetan guk egindako lanak aurkeztuko dizkizuegu, espero dugu gustatzea.