lunes, 21 de diciembre de 2015

Lehenengo bilera guraso - taldearekin



Lehenengo bilera 
guraso - taldearekin

ELKARRIZKETA GIDOIA
EGUNA: 2015/12/18
ORDUA: 9:00
NORTZUK DIRA ELKARRIZKETATUAK: 2-3 urteko umeen guraso taldea

HELBURUAK:
                -Beraien seme-alaben egokitzapena eskolako lehenengo hiruhilabetekoan.
                -Gurasoak informatzea eskolari buruz, lehenengo hiruhilabetekoari buruz …
                -Gurasoekin kontaktua ezartzea eta konfiantzazko inguru sortzea.

GIDOIA:

                -Sarrera: Agurtzea eta ongi etorria ematea gurasoei.

                -  Egokitzapena: azaldu nola izango den eskolako egokitzapen etapa eta hiruhilabetekoa pasatu eta gero nola beste bilera bat egingo den seme-alaben eboluzioaz eta beste umeekiko izan duten harremanaz hitz egiteko.
Egokitzapena hilabete bat iraungo du : Lehenengo astean umeek egunero ordu bat edo bi etorri ahal dira, hezitzailea ezagutzeko eta lehen kontaktua izateko. Hurrengo astean bi ordu gehiago etorri ahal dira, beti zuen umeen erritmoa errespetatuz eta egokituz. Azken asteetan umeak ordutegi guztia bete ahal dute normaltasunez.
2-3 urteko umeei lehenik gehiago kostatzen zaie egokitzea dena berria delako, baina azkar konfiantza hartzen dute eta oso ondo egokitzen dira. Hezitzaileak beti bere erritmoa errespetatuko du eta maitasunez tratatzen ditugu lehen hilabete hau haientzat zaila izaten delako. Gurekin kurtso osoa pasatuko dutenez, guk erreferentzia gara eta konfiantzazko giroa sortu behar dugu.
Aholku batzuk eman zein teknika eta jarduerak erabili ahal dituzten umearen egokitzapena hobeagoa izateko:  Pazientzia izan, ez behartu, oporretatik bueltatzea denoi kostatzen zaigu horregatik denok gure denbora behar dugu, eskolari buruzko aspektu positiboak esan.

-          Ikastetxearen hezkuntza proiektua azaltzea, baloreak, ikuspegia, misioa …
Panda haur eskola Gasteizko haur eskola publiko bat da, eta 0-6 urte bitarteko umeak ditugu.
Gasteizko hirigunearen gertu kokatuta dago , Gaztelako Atea kalean eta 100 ikasle ditu gaur eguneko datuen arabera.
Haur eskolaren eredua, D eredua da. Baina,  elebiduna ere da gure eskola, euskara eta gaztelania lantzen dira eta ingelesa hizkuntza osagarri bezala.

Misioa:
  • Profesional hoberenak ditugu etapa garrantzitsu honetan  umeek bere gaitasun guztak garatzen laguntzeko.
  • Behar bereziak dituzten umeei hezkuntza erantzun egokia ematea .
  • Ume guztiak berdintasunean heztea eta kultura edo arrazagatik ez diskriminatzea.
Hezkuntza estiloa:
  • Umearen autonomia bultzatzea.
  • Talde-lana sustatzea.
  • Aniztasunari buruz arduratzea.
  • Ezagutzak praktikan jartzea. Adimen anitzen garapena

Azaldu:  erabiliko den metodologia, egunero izango duten ordutegia.
Goizeko 9etan ume guztiak sartzen dira eta arratsaldeko 3tan klaseak bukatzen dira. Egunero ekintza desberdinak egiten ditugu. Hezitzaile bakoitzak bere gelako programazioa prestatzen du eta hilabete bakoitzean gai desberdinak lantzen ditugu : Udazkena, Gabonak, Koloreak … klaseak oso didaktikoak egiten dira. Nik beste 2 hezitzaileekin lan egiten dut, musika eta ingeleseko hezitzaileak etortzen dira klasera eta hainbat jarduerak egiten dituzte. Nire ustez, jolasa oso garrantzitsua da horregatik errutinak egin ondoren, jolas desberdinak aurrera eramaten dira klasean : jolas heuristiko (edozein motatako materialak : tapoiak, paperezko hodiak, lumak, artile, modu erakargarrian jartzen dira klasean eta umeei utzi behar zaie haiek nahi duten bezala jolasten bere irudimena erabiltzeko, kasu honetan hezitzailea ezin da sartu jokoan , jokoa bukatzean hezitzailea esaten die umeei dena jasotzeko eta berak jasotzeko momentuan zuzentzen du) , sinboliko ( txoko desberdinak klasean … ).

- Haur eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak azaltzea (jantokia eta goizeko gela).
Ordutegian 7tik-8ra arte goizeko gela egiten da, zerbitzu hau ematen da hainbat guraso lanera goiz joan behar direlako eta kasu honetan umeek eskolara sartu ahal dira eta hezitzaileak zaintzen eta arduratzen dira.

Jantokiko zerbitzuan, eskolak bere sukaldariak ditu eta prestatzen dute umeentzako janaria. Dieta osasungarrian oinarritzen gara gure menuak prestatzeko eta horretarako nutrizionista baten laguntza daukagu. Gurasoei beti informazioa ematen menuari, prezioari  buruzko informazioa ematen zaie. Jantokiak ere leku hezigarria da, horregatik gurasoei informatzen zaie nola jan duen bere umea, bere jarrera …

Nahi dutenak ere etxeko janaria ekarri ahal dute eta hezitzailea arduratzen da janaria ematen , ez da derrigorrezkoa jantokiko janaria jatea.
Umeen intolerantzien eta alergiei buruzko informazioa galdetu.

                - Tutorearen eta familiaren arteko kolaborazioaren oinarriak ezartzea. 
Oso garrantzitsua da gurasoekin beti hitz egitea bai sartzeko edo irteteko orduan baina beti gustatzen zait konfiantza izatea gurasoekin.  Edozein zalantzak, kezkak eta abar nirekin hitz egitea eta laguntzeko prest nago. Nire lana asko gustatzen zait eta niretzat gurasoek ezinbestekoak dira umearen garapena sustatzeko. Nirekin kontaktua izan ahal duzue beti nahi duzuenean
-Irakaslearen eta gurasoen arteko komunikazioa sustatzeko erabiliko den tresna (egunerokoa, bilerak, telefono deiak … ).

Hezitzaileak egunerokoa egiten du eta agendan egunero informazio garrantzitsuak idazten du, horrela,  egunero gurasoek dakite zer egiten dugun klasean, nolako jarrera duen umea … Beste tresnak izaten dira, bilerak bai kolektiboak gaur bezala bai bilera pertsonalak, telefonoaren bidez  ere kontaktuan jarri ahal gara. Bien arteko lana beharrezkoa da horregatik ni beti nagi pozik eta gustatzen zait gurasoei atentzioa ematea.

   -Klasera ekarri behar dituzten materialak:

Bi amantalak ekarri behar dira ( amantala bat jantokirako eta bestea klasean egiten ditugun ekintzetan pintura … jartzeko ) jantokiko amantala ostiralean etxera garbitzeko eraman behar da. Izena jarri.
Gailetak eta edalontzia : bakoitzak bere pakete gaileta ekarri behar du ( Edalontzian izena jarri)
Fardelak erabiltzen dituzten umeek fardel pakete bat ekarri eta guztiok toallitak ekarri behar dituzte. Siestarako panpina bat edo txupetea.
Kurtsoan zehar material bat edo zer edo zer behar dugunean denboraz informatuko da.

                 -Amaiera:
-Laburpen txiki bat ematea bilerari buruz.
-Ados dauden galdetzea.
                -Agurra
Eskerrik asko etortzeagatik, gaur pixka bat ezagutu gara baina denbora asko izango dugu gehiago ezagutzeko eta zuek nahi duzunerako hemen nago beti prest zuek laguntzeko.
Eskerrik asko gure eskolan konfiantzagatik eta astelehenean ikusiko gara, agur.

ERABILIKO DIREN MATERIALAK:


Ordutegia


Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
8:00-9:00
Sarrera
(Jolas librea)
Sarrera
(Jolas librea)
Sarrera
(Jolas librea)
Sarrera
(Jolas librea)
Sarrera
(Jolas librea)
9:00-10:00
Psikomotrizitatea
Jolas heuristikoa
Filma ikusi
Psikomotrizitatea
Jolas heuristikoa
10:00-10:30
musika
ingelesa
Ipuinen ordua
musika
ingelesa
10:30-11:00
Atsedena   (Gaileta eta ura)
11:00-12:00
Ipuinak
Bideoa
Kantak
Ipuinak
Kantak
12.00-13:00
Jantokia
13:00-14:00
Irteera
(Jolas librea)
Irteera
(Jolas librea)
Irteera
(Jolas librea)
Irteera
(Jolas librea)
Irteera
(Jolas librea)
14:00-15:00
Lo kuluxka
*Goizeko gela 7:00-8:00 irekita egongo da.


Eskolaren triptikoa

BAIMENAK



Bileraren erregistroa
        

BAI
EZ
Guraso guztiak etorri dira.
X

Guraso guztiak adi egon dira.
X

Jorratu behar ziren gai guztiak azaldu dira.

X
Gaiak aproposak izan dira.
X

Gurasoek nahi zuten informazioa eman da.
X

Zalantzak argitu dira bileraren bukaeran.
X

Gurasoen eta irakaslearen arteko konfiantza sustatu egin da.
X

Gurasoek bileran parte hartu dute.
X

Bileraren gidoia jarraitu egin da.

X
Bilera aurrera eramateko denbora egokia da.

X
Erabilitako eta banatutako materiala aproposa izan da.
X


Ondorioak:

Lehenengo bilerara guraso guztiak etorri ziren. Denbora gutxi izan genuenez ezin izan genuen gai guztiak azaldu, horregatik garrantzituenak jorratu genituen. 

Gurasoen aldetik, konfiantzazko giroa sortu zen, eta galderak egin zituzten.

Emandako materialak aproposak izan ziren eta beraientzak interesgarriena triptikoa izan zen, eskolaren ezaugarri orokorrenak azaltzen zirelako.

Tratatutako gaiak modu argienean azaltzen ahalegindu egin zen.

Azkenean, gurasoak pozik atera ziren bileratik informazioa baliagarria izan zelako beraientzat.

EGILEAK: MAIALEN FERNÁNDEZ, PRISCILLA GONZALES ETA PATRICIA SUÁREZ