E.R.G 40 urtez egon da irakasle bezala lan egiten, baina hori baino askoz lehenago Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasi izan zuen, ikasketak betetzen ari zen bitartean euskarari ere eman zion, bere etxeko inguruan ez zelako euskaraz hitz egiten, zerotik hasi zen.
Karrera bukatu bezain pronto lana azkar aurkitu zuen, berak ikasketak amaitu bezain pronto jendea behar zelako hainbat ikastoletarako, eskoletarako eta erraza izan zen, unibertsitatetik atera eta zuzenean proposatu zioten umeekin lan egitea.
Lehen aipatutako ikastola batean lan egiten hasi zen E.R.G, momentu horretan hainbat gurasok nahi zuten haien seme-alabek euskara ikastea eta “ikastola txiki” batzuk antolatu izan ziren. Zentro hauek momentuan pribatuak ziren, gurasoek ordaindu egiten zuten. Horrela jarraitzea zaila suertatu zen eta laster, ikastola txiki hauen bigarren urtean edo, diputazioaren menpe geratu ziren. Hasieran, diputazioak zati bat ordaintzen zuen baina azkenean diputaziopean geratu ziren guztiz.
Oso ikastola gutxi zeuden Gasteizen garai horretan, orduan hasiera batean pribatuak ziren, baina ez gaur daukagun eskola pribatuen kontzeptua bezala, euskara zabaldu eta ikasi nahi zenez eskola mota hauek sortu ziren. Geroago ikastola hauen konpetentziak Eusko Jaurlaritzak jaso izan zituenean, honen menpean geratu ziren. Hasiera batean edozein langile bezala zegoen baina ondoren oposaketak bete behar izan zituen lan egiten jarraitzeko eta funtzionario bilakatu zen.
Ikastola hauetan normalean tutorea izan da bere lan-bizitza osoan, batzuetan zikloko koordinatzailea ere. Baina ez du inoiz zuzendaritza taldean parterik hartu edo aholkulario bezala lan egin…
Lana espero zuena izan zen edo ez galdetzerakoan, ezezko borobila jaso nuen. Hasieran erizaintza ikasi nahi izan zuen baina ez zuen bere burua prestatua ikusten erizainaren bizitzan suertatzen diren hainbat egoera gainditzeko. Azkenean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasten ari diren hainbat pertsonari gertatzen zaion bezala, umeak asko gustatzen zizkionez hau ikastera bultzatu zuen. Gaur egun, berak esan zidanez, ez da erabaki hau hartzeaz pixka bat ere damutzen.
E.R.G hainbat zentrotan lan egitearen ondorioz, harreman asko suertatu izan zaizkio bere irakasle ibilbidean zehar, guztiak oroitzapen on bat bezala gordetzen ditu. Lan-kide asko lagun bihurtu dira denboraren poderioz eta beste batzuk lan-kide bezala geratu dira. Orokorrean harreman onak izan ditu bai familiekin, ikasleekin eta lan-kideekin; urte asko izan dira eta guztiok dakigunez kasuak ematen dira non ez duzu hain harreman onik pertsona guztiekin, baina oro har harreman positiboak lortu izan ditu bere lan ibilbidean.
Metodologiari buruz hitz egiten dugunean ez du metodologia zehatz bat landu guztiz ikastola bakoitzean, metodologia denboraz eta urteen poderioz aldatzen joan izan delako, konstruktibismoa landu izan du bat aipatzekoz. Baina azaldu bezala ez du metodologia bat zeharo landu, baizik eta nahasketak eman izan dira gai honetan eta hainbat metodologiatik gauza hoberenak hartu eta landu izan ditu. Hainbat ezaugarri probatuz, nahastuz eta metodologia propio bat garatuz pixkanaka-pixkanaka.
Bere lan bizitzako krisirik aipagarriena, bat komentatzekotan, haur erdaldunei klase ematea izan zen; ez zitzaien plangintza gustatzen, ezta euskaraz hitz egitea ere. Familien laguntza zutenean krisiari azkar aurkitzen zitzaion irtenbidea, baina askotan familiek ez zuten euskara bermatzen. Orduan plangintza aldatzen zen, saiatzen zen guraso horiekin gehiago lan egiten eta hainbat bilera ondoren konponbide bat aurkitzen krisi egoera horiei.
Honetaz gain, diziplina
klasean gaia aipatzen denean argi usten du bere iritzia. Bere ustez
behar-beharrezkoa da nahi baldin bada gelan zerbait egitea lortzea eta bere hitzetan “umeak ondo sentitzeko, diziplina eta mugak behar dituzte”. Muga batzuk ez badira jartzen, hainbat umeri gertatuko litzaioke ez dakitela egoten klasean, berdin egoten direla patioan edo liburutegian edo klase batean, ez dakite nola zuzendu
behar diren beste pertsona bati, zer errespetu izan behar duten laguneekiko…
Hemen sartzen da ere gurasoen paper nagusia irakaskuntzan, gurasoek beraien
umeak ondo hezi behar dituzte, beraien seme-alabak pertsona autonomo bat bezala
hezi behar dituzte, beraien bizitzaren bidetik laguntzea. Umeek beraien
gurasoak eredu on bat bezala ikusten baldin badute klaseko egoera guztiz
hobetuko da.
Gainera, inplikazioa egon behar
da gurasoen aldetik, adibidez, etxeko lanak egiten laguntzea, umeak gauzak ondo
egiten saiatzera bultzatzea… Umeek
daukaten barne mundu hori zabaltzen laguntzea azken batean.
IKT-ei
buruz hitz egiterakoan, hauen alde kokatzen da, gauza on bat bezala definitzen
ditu nahiz eta berak esan bezala nagusi harrapatu dion mundu teknologiko honek.
Hori alde batera utziz ekarpen handiak ekarri dituela klasera azpimarratzen du
baita “kañoia”, arbela elektronikoak…
erabiltzen dituela bere klaseetan.
Amaitzeko hezkuntzak aurrerapausorik eman duen galdetzen zaio E.R.G-ri,zalantzaz
ez dakiela dio, suposatzen duela aurrerapausoak eman direla edo horrela gertatu
dela pentsatu nahiko lukeela. Teknologia dela eta bai eman direla
aurrerapausoak, baina umeak direla eta ez dakiela ikasteko forma aldatu den edo
ez. Azkenean tresna asko ematen eta eskaintzen baldin badute baina ez dakite hauek nola aprobetxatu, ez
dira ezertarako balio hainbat baliabide. Gaur egun daukaguna aprobetxatu eta garatu behar da umeak ondo ikasteko, etorkizunean arrazoizko eta hainbat balore dituzten pertsonak izatera ailegatzeko.
Egilea: Maialen Fernández
Egilea: Maialen Fernández
No hay comentarios:
Publicar un comentario