#Irakaslearen identitatea
errespetatzeko,
nik asmatutako izen-abizena
erabiliko dut#
Teresa Sánchez haur hezkuntzako
irakaslea da, eta ia 16 urte darama hezkuntzan lan egiten. Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntza ikasi zituen, baita Goi Maila Administrazioaren eta Finantzen
arloan. Ikasketak bukatzean, curriculumak
banatzen hasi zen Gasteizko dendetatik.
Teresa
dendetan ordezkapenak egiten hasi zen, administraziozko lana aurkitu zuen arte.
4 urte egon zen enpresa berean lan egiten, administratiboa bezala, baina
haurdun geratzean kalera bota zuten.
Nola sartu
zen hekuntza arloan istorio xelebrea da. Zentroan kokatutako ikastetxe batean,
hain zuzen Aliciak bere bizitza osoan ikasi egin zuen ikastetxean, haurtzaindegia ireki egin zuten, eta bere
semearen izena ematera joan zenean, eskatu zioten bere culliculuma uztea, irakasleak behar zituzten eta. Hurrengo egunean
deitu zioten ikastetxean lan egiteko.
Ez zuen
inoiz haur eskola batean lan egin, lehenengo aldia zen. Ikastetxe hau hasieran
pribatua zen, monjakoak, eta bakarrik neskak onartzen ziren, baina denbora pasa
ahala, gauzak aldatu ziren eta eskola oraindik erlijiosoa izan arren, mutilak
onartzen hasi ziren eta kontzertatuan bihurtu zen.
Haur
hezkuntzan lan egitea pentsatzen zuena zen, zen zion ezer harritu, eta oso
gustura zegoen. Hori ez zen gertatu administratiboa bezala lan egin zuenean,
pentsatzen zuen baino askoz gogorragoa zen, beti paperekin, ordenatzen…
Bere
zailtasun handiena haur hezkuntza arloan hizkuntzak ziren, Teresa frantsesa
ikasi zuen txikia zenean, eta ingelesa goraldian zegoenez, hasieratik hasi izan
behar zuen ikasten. Hori gertatu zitzaion ere euskararekin, B eredua ezarri
zenean. Hau izan zen bere zailtasun bakarra.
Bakarrik
eskola batean lan egin zuenez, ezin du beste ikastetxe batekin konparatu, baina
ikastetxe honetako funtzionamendua oso ondo ezagutzen du. Haur hezkuntza
eskolatik bereizitako departamentu bat du, non irakasle bilerak egiten diren
sortzen diren arazoak konpontzeko, metodologia berriei buruz eztabaidatzeko, aholkuak
bilatzeko eta guraso bilerak adosteko, ehorrela haurraren familia ezagutu
dezakete.
Haur
hezkuntzan hasi zenetik gaur egun arte metodologia asko aurrera eraman ditu.
Orain erabiltzen duten unitate didaktikoa Peca
y Lino © SM da, non haurraren hiru eremuak lantzen diren: norberaren ezagutza eta autonomia
pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.
Umeek jolasaren bidez errutinak ikasten dute. Unitate didaktiko hau erabiltzeaz
gain, psikomotrizitate gela eta Snoezelen multisentsorial gela erabiltzen dira
umeen zentzuak garatzeko. Jolas heuristikoa eta altxorraren otarra ere
erabiltzen dira metodologia bezala.
Honez
gain, IKT-ak indarrarekin sartu dira ikastetxeetan. Teresak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren
alde dago, pentsatzen du teknologia berriak oso inportanteak direlako gaur egun
eta umeei ondo erabiltzen irakatsi behar dizkiegula.
Beste
irakasleekin daukan harremaz hitz egitean, esaten digu ez daukala kontaktu asko
beraiekin klase orduetan, bakoitza bere klasean dagoelako bere umeekin, baina
bilerak dituztenean ikusi daitekeela nola oso ondo konpontzen diren eta beraien
artean laguntzen diren arazo bat izatekotan. Umeekin daukan erlazioa oso estua
da, eta bere iritziz, aiton-amonekin erlazio gehiago daukate gurasoekin baino.
Aiton- amonak asko eskertzen dute bere biloba zaintzea eta hezitzea.
Galdetzean
ea hezkuntzan aurrerapenak ikusi dituen hala ez, argi eta garbi esaten du
ezetz, ez duela aurrerapen handirik ikusten. Bere iritziz, LOECE, LODE, LOGSE,
LOCE, LOE eta LOMCE legeak gauza berdinak direla baina izen desberdinekin. Lege
hauek nahi dutena umeek hainbat datu espezifiko ikastea eta gauzak buruz
ikastea da, eta ez dute praktikara eramaten irakasten, bakarrik teoria hutsa
irakasten dute. Baina nabarmentzen du gaur egun dagoen aurrerapen bat, dibertsifikazioa. Teresa-k hezkuntza
arloa lan egiten hasi zenean, umeak bi taldetan sailkatzen ziren: azkarrak eta tuntunak. Gaur egun, aldiz, defizit, hiperaktibitatea edo edozein
arazo daukan umeari laguntzen zaio bere ikasketekin, bere erritmora egokitzen.
Disziplinaz
hitz egiterakoan, argi uzten du bere ikuspuntua. Berarentzat disziplina eta
mugak sinonimoak dira. Baina mugak ipintzeko mugak ere egon behar dira. Umeak,
batzuetan, ez dakite egin ari direna ondo edo gaizki dagoen, horregatik esaten
du umeekin ezin garela oso zorrotzak izan. Esaten du ez duela zigorretan sinesten. Nahiago duela
umearekin hitz egitea, berdin zaio haurra ulertzea edo ez, baina pentsatzen du
ume bati errieta egitea ez dela eraginkorra.
Teresak
urte batean koordinatzailea izan arren, esaten du ez zaiola batere gustatzen,
bere bizitza umeak direla eta egin nahi dutena hezitzea eta maitatzea dela, eta
ahal badu, haur hezkuntzan erretiratu egingo dela.
Egilea: Patricia Suárez Alonso
No hay comentarios:
Publicar un comentario