Kaixo guztioi! Priscilla naiz blog honetako kide bat eta gaur irakasle bati egindako elkarrizketa bat kontatuko dizuet. Irakasle honek paper garrantzitsua izan du nik Haur Hezkuntzari buruz ikasi dudan guztian eta horregatik hezkuntzaren mundua asko interesatzen zait.
Nire irakaslea Pedagogia ikasi zuen unibertsitatean eta honen doktoretza egin zuen. Ikasketa hauen bidez, orientatzaile, pedagogo edo irakaslea izan nahi zuen.
Bere lehen lana atsedenaldiko talde baten begirale bezala izan zen. Ondoren, oposizioak egin zituen udal eskoletan lan egiteko. Bere lan - esperientzia oso aberatsa izan da, ikastetxe desberdinetan 20 urte baino gehiago lan egin du haur hezkuntzako hezitzaile bezala, gero unibertsitatean klaseak eman ditu eta azken urteetan ikastetxe batean finkatu da goi- mailako graduan klaseak ematen.
Esperientzia honi esker, lankide desberdinekin lan egiteko aukera izan du eta harreman onak izan ditu. Haur-eskoletan irakasle taldeak oso handiak ziren , 16 pertsonaz osatuta eta beti programazioak, ekintzak denon artean prestatzen zituzten. Orain lan egiten duen eskolan, goi mailako graduaren irakasle batekin lan egiten du eta bakoitzak bere programazioak egiten ditu eta biak elkartzen dira moldaketak, proposamenak egiteko eta abar.
Haur Hezkuntzako hezitzaile izan da eta familiarekin harreman estuak izan ditu hori lortu du baldintza hauei esker: Lehenengo momentutik gauzak argi utzi, adibidez, eskolako eta hezitzailearen arauak . Gero, gurasoen parte-hartzea sustatzen, horretarako, ekintza desberdinak prestatzen zituzten, bai gurasoek bere seme-alaben egunerokotasuna ezagutzeko ( gurasoek ez zekiten nola egiten ziren plastikako klaseak eta berak gonbidatzen zien eskolan eguna pasatzeko eta ikusteko), beste ekintzak eskola hobetzeko egiten ziren eta ekintza bereziak ( musikalak, Gabonak … ).
Bere bizitzan izan dituen ardurak zuzendaria eta hezitzailea izan dira. Urte askotan zuzendaria izan zen eta haur-eskolaren antolaketaz eta baliabideaz arduratzen zen. Beste urte batzuk haur hezkuntzako hezitzaile bezala lan egin zuen bi,hiru eta lau urteko umeekin.
Lanean izandako krisiari edo oztopori buruz galdetu nion eta erantzutea kostatu zitzaion. Nire irakasleak esan zuen ez zuela krisi larririk bizi baina egun batean, ikusi zuen hezitzaile batek ez zuela bere klaseko umeekin ekintza egokiak egiten. Kurtsoaren programazio bat egiten zuten guztien artean baina gero bakoitzak bere gelara moldatzen zuen , hala ere, berak konturatu zen hezitzaile horrek batzuetan ez zuela ekintzarik prestatzen . Hezitzailearekin oso serio hitz egin zuen eta lagundu zion, batzuetan beraren atzetik egon behar ziren baina egoera zuzendu zen. Irakaslearen iritziz, guztiek programazio oinarri bat zutela baina hezitzaile horri kostatzen zitzaion bere gelarako ekintzak prestatzea baina beti laguntza ematen zioten bera behar zuenean.
Nire irakaslea oso pozik dago bere lanarekin, Pedagogia ikastea hainbat ateak ireki dio eta hezkuntza arloan beti lan egin nahi zuen. Nahiz eta haur hezkuntzan lan egiteko ez zuen ikasi berak izandako prestakuntza orokorra zenez asko balio zitzaion irakaslea izateko.
Bere esperientziaz galdetu ondoren , irakaskuntzari buruzko galdera batzuk egin nion bere iritzia jakiteko. Bere ustez, gurasoen papera haur hezkuntzan beharrezkoa da, gurasoek jakin behar dute bere umeek eskolan egiten duten guztia eta familian zerbait gertatzen bada eskolak jakin behar du, hau da, bien arteko komunikazioa izatea. Biak bide berdinetik joan behar dira umeak osotasunez hazteko, hori ez bada lortzen umea desorekatuta egongo da. Bere kasuan beti harreman estuak izaten zituen familiekin , beti komunikazioa izaten zuten eta bien arteko konfiantza zeukaten.
Diziplina gelan gai gatazkatsua izaten da baina bere ikuspuntua oso argi azaldu zuen, lehenengo egunetik arauak oso argiak izan behar dira bai haur hezkuntzan edo edozein etapan eta norbaitek betetzen ez badu jakin behar du zer gertatzen den. Batek arauak betetzen ez baditu edo jokaera txarrak izaten baditu jakin behar du zein diren ondorioak eta ondorio horiek bete .
IKT-en gaiari buruz dagokionez, teknologia abiadura handiarekin doa eta alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, IKT-i esker gauza asko eskuratu ahal dira eta lehen eskuratu ezin zirenak, adibidez, arbela digitala ,Youtube… azalpenak emateko ondo dago baliabide hauek erabiltzea. Beste aldetik, bere adineko pertsonentzat zaila izaten da teknologia erabiltzea eta informazio asko dagoenez, askotan, ikasleek gaizki erabiltzen dute. Honekin esan nahi du, ikasleek nahi duten informazioa bere eskuetan dutenez lanak egiterakoan kopiatzen dute eta informazio hori ez dute barneratzen. Teknologiak ekarpen onak eman ditu baina ondo erabiltzen ikasi behar da. Berak klasean IKT-ek erabiltzen ditu bideoen eta argazkien bidez bere ikasleak pedagogoen materialak ikusteko eta abar.
Bukatzeko, hezkuntzak aurrerapausorik eman ahal duen galdetu nion eta nire irakaslearen erantzuna izan zen ezetz, berak esaten du nahiz eta pertsonak gero eta prestakuntza gehiago izatea ez da eskatzen pentsatzea. Pertsona batzuei falta zaie pentsatzea, arrazonamendua lantzea, ikasleek ohituta daude gauzak buruz ikasten eta irakasgaiak gainditzen dituzte bere oroimenari esker. Hezkuntzan alde horretan hobetu behar da eta bere ustez, pertsonak autonomoak izan behar dira pentsatzen.
Elkarrizketa interesgarria eta batez ere aberasgarria izan da, nire irakaslea esperientziaz beteko pertsona bat da eta bere hitzen bidez aipatu dut bere lana asko maite duela. Eskerrak eman behar diot elkarrizketa honetan parte-hartzeagatik eta berarekin ikasi dudan guztiagatik.
Egilea: Priscilla Gonzales Muñoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario