lunes, 16 de noviembre de 2015

IRAKASLE BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA

Kaixo guztioi! Priscilla naiz blog honetako kide bat eta gaur irakasle bati egindako elkarrizketa bat kontatuko dizuet. Irakasle honek paper garrantzitsua izan du nik Haur Hezkuntzari buruz ikasi dudan guztian eta horregatik hezkuntzaren mundua asko interesatzen zait.

Nire irakaslea Pedagogia ikasi zuen unibertsitatean eta honen doktoretza egin zuen. Ikasketa hauen bidez, orientatzaile, pedagogo edo irakaslea izan nahi zuen.

Bere lehen lana atsedenaldiko talde baten begirale bezala izan zen. Ondoren, oposizioak egin zituen udal eskoletan lan egiteko. Bere lan - esperientzia oso aberatsa izan da, ikastetxe desberdinetan 20 urte baino gehiago lan egin du haur hezkuntzako hezitzaile bezala, gero unibertsitatean klaseak eman ditu eta azken urteetan ikastetxe batean finkatu da goi- mailako graduan klaseak ematen.

Esperientzia honi esker, lankide desberdinekin lan egiteko aukera izan du eta harreman onak izan ditu. Haur-eskoletan irakasle taldeak oso handiak ziren , 16 pertsonaz osatuta eta beti programazioak, ekintzak denon artean prestatzen zituzten. Orain lan egiten duen eskolan, goi mailako graduaren irakasle batekin lan egiten du eta bakoitzak bere programazioak egiten ditu eta biak elkartzen dira moldaketak, proposamenak egiteko eta abar. 

Haur Hezkuntzako hezitzaile izan da eta familiarekin harreman estuak izan ditu hori lortu du baldintza hauei esker: Lehenengo momentutik gauzak argi utzi, adibidez, eskolako eta hezitzailearen arauak . Gero, gurasoen parte-hartzea sustatzen, horretarako, ekintza desberdinak prestatzen zituzten, bai gurasoek bere seme-alaben egunerokotasuna ezagutzeko ( gurasoek ez zekiten nola egiten ziren plastikako klaseak eta berak gonbidatzen zien eskolan eguna pasatzeko eta ikusteko), beste ekintzak eskola hobetzeko egiten ziren eta ekintza bereziak ( musikalak, Gabonak … ). 

Bere bizitzan izan dituen ardurak zuzendaria eta hezitzailea izan dira. Urte askotan zuzendaria izan zen eta haur-eskolaren antolaketaz eta baliabideaz arduratzen zen. Beste urte batzuk haur hezkuntzako hezitzaile bezala lan egin zuen bi,hiru eta lau urteko umeekin. 

Lanean izandako krisiari edo oztopori buruz galdetu nion eta erantzutea kostatu zitzaion. Nire irakasleak esan zuen ez zuela krisi larririk bizi baina egun batean, ikusi zuen hezitzaile batek ez zuela bere klaseko umeekin ekintza egokiak egiten. Kurtsoaren programazio bat egiten zuten guztien artean baina gero bakoitzak bere gelara moldatzen zuen , hala ere, berak  konturatu zen hezitzaile horrek batzuetan ez zuela ekintzarik prestatzen . Hezitzailearekin oso serio hitz egin zuen eta lagundu zion, batzuetan beraren atzetik egon behar ziren baina egoera zuzendu zen. Irakaslearen iritziz, guztiek programazio oinarri bat zutela baina hezitzaile horri kostatzen zitzaion bere gelarako ekintzak prestatzea baina beti laguntza ematen zioten bera behar zuenean.

Nire irakaslea oso pozik dago bere lanarekin, Pedagogia ikastea hainbat ateak ireki dio eta hezkuntza arloan beti lan egin nahi zuen. Nahiz eta haur hezkuntzan lan egiteko ez zuen ikasi berak izandako prestakuntza orokorra zenez asko balio zitzaion irakaslea izateko.

Bere esperientziaz galdetu ondoren , irakaskuntzari buruzko galdera batzuk egin nion bere iritzia jakiteko.  Bere ustez, gurasoen papera haur hezkuntzan beharrezkoa da, gurasoek jakin behar dute bere umeek eskolan egiten duten guztia eta familian zerbait  gertatzen bada eskolak jakin behar du, hau da, bien arteko komunikazioa izatea. Biak bide berdinetik joan behar dira umeak osotasunez hazteko, hori ez bada lortzen umea desorekatuta egongo da. Bere kasuan beti harreman estuak izaten zituen familiekin , beti komunikazioa izaten zuten eta bien arteko konfiantza zeukaten.

Diziplina gelan gai gatazkatsua izaten da baina bere ikuspuntua oso argi azaldu zuen, lehenengo egunetik arauak oso argiak izan behar dira bai haur hezkuntzan edo edozein etapan eta norbaitek betetzen ez badu jakin behar du zer gertatzen den. Batek arauak betetzen ez baditu edo jokaera txarrak izaten baditu jakin behar du zein diren ondorioak eta ondorio horiek bete .

IKT-en gaiari buruz dagokionez, teknologia abiadura handiarekin doa eta alde onak eta txarrak ditu. Alde batetik, IKT-i  esker gauza asko eskuratu ahal dira eta lehen eskuratu ezin zirenak, adibidez, arbela digitala ,Youtube… azalpenak emateko ondo dago baliabide hauek erabiltzea. Beste aldetik, bere adineko pertsonentzat zaila izaten da teknologia erabiltzea eta informazio asko dagoenez, askotan, ikasleek gaizki erabiltzen dute. Honekin esan nahi du, ikasleek nahi duten informazioa bere eskuetan dutenez lanak egiterakoan kopiatzen dute eta informazio hori ez dute barneratzen.  Teknologiak ekarpen onak eman ditu baina ondo erabiltzen ikasi behar da. Berak klasean IKT-ek erabiltzen ditu bideoen eta argazkien bidez bere ikasleak pedagogoen materialak ikusteko eta abar.

Bukatzeko, hezkuntzak aurrerapausorik eman ahal duen galdetu nion eta nire irakaslearen erantzuna izan zen ezetz, berak esaten du nahiz eta pertsonak gero eta prestakuntza gehiago izatea ez da eskatzen pentsatzea. Pertsona batzuei falta zaie pentsatzea, arrazonamendua lantzea, ikasleek ohituta daude gauzak buruz ikasten eta irakasgaiak gainditzen dituzte bere oroimenari esker. Hezkuntzan alde horretan hobetu behar da eta bere ustez, pertsonak autonomoak izan behar dira pentsatzen.

Elkarrizketa interesgarria eta batez ere aberasgarria izan da, nire irakaslea esperientziaz beteko pertsona bat da eta bere hitzen bidez aipatu dut bere lana asko maite duela. Eskerrak eman behar diot elkarrizketa honetan parte-hartzeagatik eta berarekin ikasi dudan guztiagatik.


Egilea: Priscilla Gonzales Muñoa

domingo, 15 de noviembre de 2015

E.R.G Irakasleari egindako elkarrizketa.

  E.R.G 40 urtez egon da irakasle bezala lan egiten, baina hori baino askoz lehenago Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasi izan zuen, ikasketak betetzen ari zen bitartean euskarari ere eman zion, bere etxeko inguruan ez zelako euskaraz hitz egiten, zerotik hasi zen.

     Karrera bukatu bezain pronto lana azkar aurkitu zuen, berak ikasketak amaitu bezain pronto jendea behar zelako hainbat ikastoletarako, eskoletarako eta erraza izan zen, unibertsitatetik atera eta zuzenean proposatu zioten umeekin lan egitea. 

Lehen aipatutako ikastola batean lan egiten hasi zen E.R.G, momentu horretan hainbat gurasok nahi zuten  haien seme-alabek euskara ikastea eta “ikastola txiki” batzuk antolatu izan ziren. Zentro hauek momentuan pribatuak ziren, gurasoek ordaindu egiten zuten. Horrela jarraitzea zaila suertatu zen eta laster, ikastola txiki hauen bigarren urtean edo, diputazioaren menpe geratu ziren. Hasieran, diputazioak zati bat ordaintzen zuen baina azkenean diputaziopean geratu ziren guztiz. 

  Oso ikastola gutxi zeuden Gasteizen garai horretan, orduan hasiera batean pribatuak ziren, baina ez gaur daukagun eskola pribatuen kontzeptua bezala, euskara zabaldu eta ikasi nahi zenez eskola mota hauek sortu ziren. Geroago ikastola hauen konpetentziak Eusko Jaurlaritzak jaso izan zituenean, honen menpean geratu ziren. Hasiera batean edozein langile bezala zegoen baina ondoren oposaketak bete behar izan zituen lan egiten jarraitzeko eta funtzionario bilakatu zen.

  Ikastola hauetan normalean tutorea izan da bere lan-bizitza osoan, batzuetan zikloko koordinatzailea ere. Baina ez du inoiz zuzendaritza taldean parterik hartu edo aholkulario bezala lan egin…

  Lana espero zuena izan zen edo ez galdetzerakoan, ezezko borobila jaso nuen. Hasieran erizaintza ikasi nahi izan zuen baina ez zuen bere burua prestatua ikusten erizainaren bizitzan suertatzen diren hainbat egoera gainditzeko. Azkenean Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasten ari diren hainbat pertsonari gertatzen zaion bezala, umeak asko gustatzen zizkionez hau ikastera bultzatu zuen. Gaur egun, berak esan zidanez, ez da erabaki hau hartzeaz pixka bat ere damutzen.

  E.R.G  hainbat zentrotan lan egitearen ondorioz, harreman asko suertatu izan zaizkio bere irakasle ibilbidean zehar, guztiak oroitzapen on bat bezala gordetzen ditu. Lan-kide asko lagun bihurtu dira denboraren poderioz eta beste batzuk lan-kide bezala geratu dira. Orokorrean harreman onak izan ditu bai familiekin, ikasleekin eta lan-kideekin; urte asko izan dira eta guztiok dakigunez kasuak ematen dira non ez duzu hain harreman onik pertsona guztiekin, baina oro har harreman positiboak lortu izan ditu bere lan ibilbidean.

  Metodologiari buruz hitz egiten dugunean ez du metodologia zehatz bat landu guztiz ikastola bakoitzean, metodologia denboraz eta urteen poderioz aldatzen joan izan delako, konstruktibismoa landu izan du bat aipatzekoz. Baina azaldu bezala ez du metodologia bat zeharo landu, baizik eta nahasketak eman izan dira gai honetan eta hainbat metodologiatik gauza hoberenak hartu eta landu izan ditu. Hainbat ezaugarri probatuz, nahastuz eta metodologia propio bat garatuz pixkanaka-pixkanaka.

  Bere lan bizitzako krisirik aipagarriena, bat komentatzekotan, haur erdaldunei klase ematea izan zen; ez zitzaien plangintza gustatzen, ezta euskaraz hitz egitea ere. Familien laguntza zutenean krisiari azkar aurkitzen zitzaion irtenbidea, baina askotan familiek ez zuten euskara bermatzen. Orduan plangintza aldatzen zen, saiatzen zen guraso horiekin gehiago lan egiten eta hainbat bilera ondoren konponbide bat aurkitzen krisi egoera horiei.

     Honetaz gain, diziplina klasean gaia aipatzen denean argi usten du bere iritzia. Bere ustez behar-beharrezkoa da nahi baldin bada gelan zerbait egitea lortzea eta bere hitzetan “umeak ondo sentitzeko, diziplina eta mugak behar dituzte”. Muga batzuk ez badira jartzen, hainbat umeri gertatuko litzaioke ez dakitela egoten klasean, berdin egoten direla patioan edo liburutegian  edo klase batean, ez dakite nola zuzendu behar diren beste pertsona bati, zer errespetu izan behar duten laguneekiko… Hemen sartzen da ere gurasoen paper nagusia irakaskuntzan, gurasoek beraien umeak ondo hezi behar dituzte, beraien seme-alabak pertsona autonomo bat bezala hezi behar dituzte, beraien bizitzaren bidetik laguntzea. Umeek beraien gurasoak eredu on bat bezala ikusten baldin badute klaseko egoera guztiz hobetuko da.

     Gainera, inplikazioa egon behar da gurasoen aldetik, adibidez, etxeko lanak egiten laguntzea, umeak gauzak ondo egiten saiatzera bultzatzea…  Umeek daukaten barne mundu hori zabaltzen laguntzea azken batean.  

     IKT-ei buruz hitz egiterakoan, hauen alde kokatzen da, gauza on bat bezala definitzen ditu nahiz eta berak esan bezala nagusi harrapatu dion mundu teknologiko honek. Hori alde batera utziz ekarpen handiak ekarri dituela klasera azpimarratzen du baita “kañoia”, arbela elektronikoak… erabiltzen dituela bere klaseetan.
   
     Amaitzeko hezkuntzak aurrerapausorik eman duen galdetzen zaio E.R.G-ri,zalantzaz ez dakiela dio, suposatzen duela aurrerapausoak eman direla edo horrela gertatu dela pentsatu nahiko lukeela. Teknologia dela eta bai eman direla aurrerapausoak, baina umeak direla eta ez dakiela ikasteko forma aldatu den edo ez. Azkenean tresna asko ematen  eta eskaintzen baldin badute baina ez dakite hauek nola aprobetxatu, ez dira ezertarako balio hainbat baliabide. Gaur egun daukaguna aprobetxatu eta garatu behar da umeak ondo ikasteko, etorkizunean arrazoizko eta hainbat balore dituzten pertsonak izatera ailegatzeko.

                                                                                           Egilea: Maialen Fernández

Irakasle bati egindako elkarrizketa

#Irakaslearen identitatea errespetatzeko,
nik asmatutako izen-abizena erabiliko dut#

Teresa Sánchez haur hezkuntzako irakaslea da, eta ia 16 urte darama hezkuntzan lan egiten. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasi zituen, baita Goi Maila Administrazioaren eta Finantzen arloan. Ikasketak bukatzean, curriculumak banatzen hasi zen Gasteizko dendetatik.

            Teresa dendetan ordezkapenak egiten hasi zen, administraziozko lana aurkitu zuen arte. 4 urte egon zen enpresa berean lan egiten, administratiboa bezala, baina haurdun geratzean kalera bota zuten.

            Nola sartu zen hekuntza arloan istorio xelebrea da. Zentroan kokatutako ikastetxe batean, hain zuzen Aliciak bere bizitza osoan ikasi egin zuen ikastetxean,  haurtzaindegia ireki egin zuten, eta bere semearen izena ematera joan zenean, eskatu zioten bere culliculuma uztea, irakasleak behar zituzten eta. Hurrengo egunean deitu zioten ikastetxean lan egiteko.

            Ez zuen inoiz haur eskola batean lan egin, lehenengo aldia zen. Ikastetxe hau hasieran pribatua zen, monjakoak, eta bakarrik neskak onartzen ziren, baina denbora pasa ahala, gauzak aldatu ziren eta eskola oraindik erlijiosoa izan arren, mutilak onartzen hasi ziren eta kontzertatuan bihurtu zen.

            Haur hezkuntzan lan egitea pentsatzen zuena zen, zen zion ezer harritu, eta oso gustura zegoen. Hori ez zen gertatu administratiboa bezala lan egin zuenean, pentsatzen zuen baino askoz gogorragoa zen, beti paperekin, ordenatzen…

            Bere zailtasun handiena haur hezkuntza arloan hizkuntzak ziren, Teresa frantsesa ikasi zuen txikia zenean, eta ingelesa goraldian zegoenez, hasieratik hasi izan behar zuen ikasten. Hori gertatu zitzaion ere euskararekin, B eredua ezarri zenean. Hau izan zen bere zailtasun bakarra.

            Bakarrik eskola batean lan egin zuenez, ezin du beste ikastetxe batekin konparatu, baina ikastetxe honetako funtzionamendua oso ondo ezagutzen du. Haur hezkuntza eskolatik bereizitako departamentu bat du, non irakasle bilerak egiten diren sortzen diren arazoak konpontzeko, metodologia berriei buruz eztabaidatzeko, aholkuak bilatzeko eta guraso bilerak adosteko, ehorrela haurraren familia ezagutu dezakete.

            Haur hezkuntzan hasi zenetik gaur egun arte metodologia asko aurrera eraman ditu. Orain erabiltzen duten unitate didaktikoa Peca y Lino © SM da, non haurraren hiru eremuak lantzen diren: norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala, ingurunearen ezagutza eta hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena. Umeek jolasaren bidez errutinak ikasten dute. Unitate didaktiko hau erabiltzeaz gain, psikomotrizitate gela eta Snoezelen multisentsorial gela erabiltzen dira umeen zentzuak garatzeko. Jolas heuristikoa eta altxorraren otarra ere erabiltzen dira metodologia bezala.

            Honez gain, IKT-ak indarrarekin sartu dira ikastetxeetan. Teresak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiaren alde dago, pentsatzen du teknologia berriak oso inportanteak direlako gaur egun eta umeei ondo erabiltzen irakatsi behar dizkiegula.

            Beste irakasleekin daukan harremaz hitz egitean, esaten digu ez daukala kontaktu asko beraiekin klase orduetan, bakoitza bere klasean dagoelako bere umeekin, baina bilerak dituztenean ikusi daitekeela nola oso ondo konpontzen diren eta beraien artean laguntzen diren arazo bat izatekotan. Umeekin daukan erlazioa oso estua da, eta bere iritziz, aiton-amonekin erlazio gehiago daukate gurasoekin baino. Aiton- amonak asko eskertzen dute bere biloba zaintzea eta hezitzea.

            Galdetzean ea hezkuntzan aurrerapenak ikusi dituen hala ez, argi eta garbi esaten du ezetz, ez duela aurrerapen handirik ikusten. Bere iritziz, LOECE, LODE, LOGSE, LOCE, LOE eta LOMCE legeak gauza berdinak direla baina izen desberdinekin. Lege hauek nahi dutena umeek hainbat datu espezifiko ikastea eta gauzak buruz ikastea da, eta ez dute praktikara eramaten irakasten, bakarrik teoria hutsa irakasten dute. Baina nabarmentzen du gaur egun dagoen aurrerapen bat, dibertsifikazioa. Teresa-k hezkuntza arloa lan egiten hasi zenean, umeak bi taldetan sailkatzen ziren: azkarrak eta tuntunak. Gaur egun, aldiz, defizit, hiperaktibitatea edo edozein arazo daukan umeari laguntzen zaio bere ikasketekin, bere erritmora egokitzen.

            Disziplinaz hitz egiterakoan, argi uzten du bere ikuspuntua. Berarentzat disziplina eta mugak sinonimoak dira. Baina mugak ipintzeko mugak ere egon behar dira. Umeak, batzuetan, ez dakite egin ari direna ondo edo gaizki dagoen, horregatik esaten du umeekin ezin garela oso zorrotzak izan. Esaten du ez duela zigorretan sinesten. Nahiago duela umearekin hitz egitea, berdin zaio haurra ulertzea edo ez, baina pentsatzen du ume bati errieta egitea ez dela eraginkorra.


            Teresak urte batean koordinatzailea izan arren, esaten du ez zaiola batere gustatzen, bere bizitza umeak direla eta egin nahi dutena hezitzea eta maitatzea dela, eta ahal badu, haur hezkuntzan erretiratu egingo dela.

Egilea: Patricia Suárez Alonso



martes, 20 de octubre de 2015

XXI. MENDEAN ESKOLAK BETE BEHARKO LITUZKEEN XEDEAK

    XXI. mendeko eskola gaur egunean daukagun errealitateari erantzuna eman behar dio, baita etorkizunekoari ere, konplexua eta aldakorra den errealitate bati.  IKT-ak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) menderatzea, hizkuntzen ezagutza, garapen intelektual handia eta aldaketei egokitzeko ahalmena eskatzen duen gaur eguneko munduko errealitatea da. XXI. mendeko eskolaren xede nagusia ikasleen eta eskolaren arteko gertutasuna lortzea da, honen bidez, curriculum-a, ikasleen eta irakasleen ordutegiak, azpiegiturak eta baliabideak antolatzen dira.

«Sortzaile izanda jaiotzen gara —baieztatzen du—, gure adimen naturalaren parte da eta hori da gizakiak beste espeziengandik bereizten gaituena. %80-ko ikaskuntzak 5 urte bete baino lehen ematen dira, adin honen ondoren umeak zer bete, nola eta noizko egin behar duten agintzen hasten zaie. Hau haurrek daukaten sormena oztopatzen du». (Richard Gerver)




·Hezkuntza administrazioaren ikuspegia

1970. urtetik aurrera Espainiak hainbat lege organiko ezarri izan ditu hezkuntza arloan: Ley General de Educación ‘LGE’ (1970), Ley Orgánica General del Sistema Educativo ‘LOGSE’ (1990), Euskal Eskola Publikoaren Legea (1993), Ley Orgánica de Calidad de la Educación ‘LOCE’ (2002), Ley Orgánica de Educación ‘LOE’ (2006) eta Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa ‘LOMCE’ (2013) izan da azkena.

XXI. mendeko eskolari eragiten dioten legeetan zentratuko gara, LOCE, LOE eta LOMCE.

Ley Orgánica de Calidad de la Educación 2002. urtean aldarrikatu zen Jose María Aznarren gobernuan, hezkuntza hobetzeko eta berregiteko asmoz. Baina, gehiegi berandutu zen lege hau eta 2004. urtean Zapaterok geldiarazi zuen. 

Ley Orgánica de Educación 2006. urtean ezarri zen, lege honen ezaugarri aipagarrienak hauek dira: erlijioa hautazko irakasgaia bihurtzea, herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza irakasgai ebaluagarri eta derrigorrezkoa bilakatu zen. Lege hau zuzenduta zegoen ikaslegoa ahalik eta gutxiena egitera eta hau izan zen kritikarik handiena.

Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa (2013), LOE eta LOGSE-ren erreformarako proposamena da lege hau. Erlijioaren irakasgaiari baliotasun akademiko osoa ematen dio, errebalida berreskuratzen du eta unibertsitateko diru-laguntzak murrizten ditu.



·Funtzio asistentziala ala hezitzailea

XXI. mendeko eskolak funtzio asistentziala edo hezitzailea dauka? Funtzio asistentziala aipatzen dugunean umearen babes eta zainketaz arduratzen den funtzioaz hitz egiten ari gara. Nahitaezko eskolatzea baino lehen familiek pentsatu behar dute nork eta nola arduratuko den beraien umeen zainketaz, honen ondorioz, hainbat ekimen, publiko zein pribatu sortzen dira arazo honi irteera emateko. Haur Hezkuntzaren hasiera asistentzial hutsa da eta ez dago pedagogia intentziorik, adibidez: Lan zentroetako haurtzaindegiak. 

Funtzio hezitzailean berriz, xede nagusia heziketa da. Umearen irakaskuntza nahiz garapena sustatzea honen eremu guztietan da Haur Hezkuntzaren helburuetako bat. Horrez gain, haurraren garapen pertsonala bultzatu nahi da prozesu naturalak gehiegi azkartu gabe eta bere nortasuna eraikitzea umearen inguru sozio-kulturala kontuan hartuz. Eredu honetako haur eskolak oinarri pedagogiko sendo bat izan behar dute, sistematikoak izan behar dira eta helburu hezitzaile koherenteak ezarri behar dituzte baita kognitiboak bertan sartuz. Haur eskola ikaskuntza prozesuaren parte bezala kontuan hartu behar da. 

Gure iritziz gaur eguneko haur eskola guztiak bi funtzio hauek bete egin behar dituzte, bai asistentziala bai hezitzailea, umea bere osotasunean garatzeko eta hezkuntzaren hurrengo etapara maila egokiarekin ailegatzeko.



·Ikuspegi kritikoa

Eskolaren helburu nagusia ez da umeari hainbat ezagupen espezializatu irakastea, baizik eta ikasten ikastea, ikasleak autonomia intelektuala lortzera ailegatzea. Hori lortzeko ikuspegi kritikoa garatu behar da, trebetasun kognitiboak landuz, hori gehitzen zaio pertsona bakoitzak egiten duen pentsamenduzko zereginetako ekarpenetan, adimen irekia izatea, ondo egoteko saiakera egitea eta sinesmenei, sentimenduei eta kanpoko ezagupenei sentsibilitatea izatea. 

Hau bilatzen duena zera da, ikasgelan pentsamendu nagusitasuna estimulatzea, ‘’un pensamiento rico conceptualmente, coherentemente organizado y persistentemente exploratorio… cuyos rasgos pueden entenderse como aquellas metas a las que el pensamiento de este tipo siempre tiende a alcanzar y no como aquellas de las que nunca se desvía’’ (Lipman, 1998, p.62). Pentsamendu nagusitasuna fusio bat da pentsamendu kritikoaren eta pentsamendu sortzailearen artean. 
Gaur egun ikuspegi kritikoaren definizio bat ematea zaila da, kontzeptu konplexu bat delako, baina Robert Ennis (1985) autoreak kontzeptua horrela definitu zuen: ikuspegi kritikoa pentsamendu razionala eta erreflexiboa bezala ulertzen da, interesatuta erabakitzeko zer egin edo zer sinetsi. 



·Umeen heziketaren ardura nagusia estatuarena ala familiena?

Historian zehar hainbat aldaketa eman dira familia eta eskolaren artean. Lehenengo eskolak harreman estua mantentzen zuten bere inguruko gizartearekin, halako gizartea horrelako eskola, hau da, eskolak gizarteari moldatzen zen. Familien eta eskolaren artean patroi berri bat sortu zen erlazio hau konplexuago bihurtzen. Irakasleak gero eta pedagogia metodo espezializatuagoak eta zailagoak erabiltzen hasi ziren, honekin gurasoak urrunduz eta autoritatea galduz beraien haurren heziketan. Familia eta eskolaren ardurak banandu egin ziren, gurasoak beraien umeen jokamoldeaz arduratzen ziren hauek heziz, eta irakasleak berriz, umeak irakatsi behar zituzten irakurketan, idazkeran, matematiketan… 

Horrela, guraso eta irakasleak helburu independenteak jarraitzen hasi ziren, ondorioz beraien arteko erlazioetan gatazkak sortuz. 

Ikuspuntu hau denborarekin aldatuz joan da, gaur egungo eskolak eta familiak ardura eta eragin komunak izanez. Hori dela eta, bi instituzio hauek, bai familia bai eskola, elkarlanean aritu behar dira umearen heziketaren osotasunerako. 

Honen adibide bat da eskoletan gaur egun sortu diren ‘AMPA’ edo guraso elkarteak, eskolaren eta familien arteko komunikazioa hobetzeko agenda erabiltzea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren kasuan (bertan umeak egunean egitean duenari buruzko informazioa agertzen da).




·Lehentasuna ikasleen sozializazioan ala ikasketa akademikoan 

Zeinek dauka lehentasuna? Ikasleen sozializazioa ala ikasketa akademikoa? Biak oinarrizkoak dira umearen garapenean, guztiok dakigu jada zein garrantzitsua diren ikasketa akademikoak, baina hain da garrantzitsua sozializazioa?  

Sozializazioa prozesu bat da non gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatu, identitate propioa garatu eta pertsona egiten da. Bizitza osoan ematen den prozesua da. 
Giza-garapena ez da posible gizarte bat gabe, pertsonak jaiotzetik honen eraginpean daudelako. Gizarte presioaren ondorioz pertsonak arau sozialak, hizkuntza eta kultura bereganatzen dituzte. Gizakiak ez da isolaturik bizitzen, sozietate baten barne baizik non erlazionatu eta bizi behar duen; honekin sozializazioaren ekintza justifikatzen da. Sozializazioaren helburu nagusia elkarbizitza soziala erraztea eta komunitatearen garapena sustatzea da gizabanako bakoitzak bere rola betetzean.
Sozializazioaren barruan agente desberdinak aurkitzen dira:

-Familia: lehen sozializazio agentea da eta garrantzitsuena. Familiarekin lehenengo harreman sozialak garatzen dira, lehenik amari esker eta gero familiaren beste kideekin.

-Eskola: non umeak bere harreman sozialak eta munduaren ezagupenak zabaltzen ditu, ondorioz, ohiturak eta jokabide sozialak bereganatzen ditu.

Beraz, sozializazioa eta ikasketa akademikoak oso garrantzitsuak dira batak bestea ahalbidetzen duelako.



·Ikasten trabak topatzen dituzten ikasleei berebiziko laguntza ematea ala ikasleen bikaintasuna garatzea.

Lehenengo eskoletan ikasle guztiak pertsona berdinak bezala antzeman eta ebaluatzen zituzten, garrantzi gehiago ematen zitzaion ikasleen bikaintasuna garatzeari eta hauen emaitzei. Baina, gaur egungo eskola garatuz joan da eta ume bakoitzaren gaitasunak eta ezaugarriak garatzea eta kontuan hartzea beharrezkoa dela konturatu da. 

Estatuak curriculum bat ezartzen du ikasle guztientzat, baina badaude ikasle batzuk ez direla curriculum horrek ezartzen dituen minimoetara ailegatzen. Horregatik hauei laguntza eta sostengua eman behar zaie beste ikasleen mailara ailegatzeko eta besteek duten ikasketa-maila lortzeko.



Ondorioak: zuen ustez, zeintzuk dira XXI. mendeko eskolaren xedeak?

XXI. mendeko eskolari buruzko hainbat gai jorratu ondoren argi dago eskola eredu zaharra ez duela baliorik, orain daukagun eskola asko aldatu dela urteetan zehar, eta honekin honen xedeak ere. Gaur eguneko XXI. mendeko eskolak umeak datorren etorkizunari moldatzeko prestatzea dauka xede nagusia. Hainbat informazio kudeatu ondoren hauek dira gure ustez XXI. mendeko eskolaren xede batzuk:


1.- XXI. mendeko hiritarraren formakuntza: Gaur egungo gizartea pertsona kritikoak, sortzaileak, ekintzaileak, sozializatzeko gaitasun handiekin eta lan inguru desberdinei egokitzeko gai direnak eskatzen digu. 


2.- Adimen kolektiboa sortzea: Gizartea gero eta konplexuago bihurtzen ari denez honi aurre egiteko adimen kolektiboa ezinbestekoa da. Gizakia soziala da jaiotzez, horregatik baliatu behar dira sozietate digital honen posibilitateak. 


3.- Umeak nahiz eta mundu teknologiko aurreratu batean jaio ez da pentsatu behar IKT-ak menperatzen dituztenik. 


4.- Sormena garatzea: Beharrezkoa da hezkuntza sistemak aldatzea hauek ikasleen sormena es murrizteko. Hau da, bukatzea kontrolean oinarritutako hezkuntza sistemarekin. Ikaslea sortzaile bezala jaio egiten da eta hezkuntza sistemak baliabideak prestatu behar dizkio sormen hori garatzeko.


5.- Heziketa emozionalaren garrantzia: Heziketa emozionala paper garrantzitsua bete behar du hezkuntza sisteman, umeak gai izateko gradu handiko ongizate soziala eta emozionala eskuratzeko.


6.- Familia, eskolaren eta gizartearen arteko elkarlana: Heziketa ez da instituzioen ardura soilik: sozietatearen edozein lekutan ikas daiteke. Horretarako harremana eta elkarlana egon behar da familia, eskola eta gizartearen artean.


7.- Hezkuntza teorikoa eta praktikoa da: Ikaskuntza ez da bakarrik teorian oinarritzen, praktikak ere garrantzi handia dute. Ikasitako kontzeptuak egunerokotasunean gehitu, nahastu eta praktikan jarri behar dira.


8.- Eskaerari moldatutako formakuntza: curriculuma eraiki behar da bere inguruko gizartearen eskaeren arabera, gizartea eta eskolak elkarlanean curriculuma egokitu behar dute XXI. gizarteak dituen eskaerei. 


Bukatzeko, esan beharra dago hezkuntzaren arlo asko landu egin behar dira XXI. mendeko gizartera eta eskolara moldatzeko, xedeak garatuz joan behar dira gizarteak dituen eskakizunen arabera eta ezin dugu ahaztu umeak hezkuntzaren eta etorkizunaren pieza garrantzitsua direla eta horregatik hauen garapen osoa eta ongizatea bilatu behar dugula.


Maialen Fernández, Priscilla Gonzales eta Patricia Suárez.


Antzinako eskola.















viernes, 2 de octubre de 2015

Ongi etorri!

Gu Priscilla, Patricia eta Maialen gara; 20 eta 21 urteko Haur Hezkuntzako graduko ikasleak. Gasteizkoak gara eta hirurak Haur Hezkuntzako goi-mailako gradu berdinetik gatoz, beraz umeekin esperientzia izateko aukera izan dugu. Blog honetan guk egindako lanak aurkeztuko dizkizuegu, espero dugu gustatzea.